Dabid reseñó Al final siempre ganan los monstruos de Juarma (Universo Villa de la Fuente, #1)
Gordina da
4 estrellas
Nobelak hasiera zail samarra du, erritmoa eta pertsonaien tonua direla medio. Hala ere, irakurketak aurrera egin ahala, nabarmen egiten du hobera.
Pixkanaka-pixkanaka, asko aberasten da, eta pertsonaiek sakontasun handia hartzen dute. Narrazioak irakurlea harrapatzea lortzen du, eta liburua alde batera uztea ezinezko bihurtzen da sarritan.
Puntu indartsuenetako bat amaiera da: ezin hobeto eraikita dago, aurretik kontatutako guztiarekin koherentzia handia erakusten duelako.